2003ko
azaroan, TESTER proiektua lehenengo aldiz, proiektuaren "adabegiak" izenekoen
eskutik, jendaurrean aurkeztu ondoren, orain, TESTER BOOK (Trabajo de nodos
/ Adabegiak lanean / Nodes at work) argitalpena aurkezten dugu. Bertan, koordinatzaileen
testuak, testu teorikoak, esku-hartze grafikoak eta proiektuen ekoizpenaren
aurrerapena biltzen dira.
Argitalpenak, hiru zatitan banatuta, agerian jartzen du era grafikoan, edukien
aurkibidean, TESTER sarearen zabalpena, bai eta sareari eusten dioten adabegien
lana ere. Adabegi edo koordinatzaile horietako bakoitzak, bere testua eskaintzeaz
gain ( 1. atala ), 2. atala osatzen duten
ekarpen teorikoak egin dituzten kolaboratzaileak gonbidatu ditu. Bestalde, 3.
atalean , TESTER lanaren hurrengo fasean ekoiztuko diren artisten proiektuak
aurki daitezke.
Liburuak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuak, saiakera multzo
bat biltzen du, euskal argitalpen munduan berria dena, kultura digitalari buruz,
egungo arte eta kulturaren euskarri berriei buruz, arte egintzaren ikuspegi
politikoa kontuan izanda
.
Jakintzaren zirkulazio librea eta ondasun materiagabeen gozatze kolektiboa
sustatzen duen "Copyleft" formula erabilita editatu den argitalpena da. Gaur
egun jabetza intelektualari buruz indarrean dauden "Copyright" formularen eta
ikuspegi merkantilisten aurka azaltzen den kontzeptua da "Copyleft".
|
|