|
|
TESTER ·
ESKEMA · ATALA 1 |
|
|
|
Oraingoan
bigarren atalean hasten da irakurketa, igogailua bigarren
solairutik gora dabil, denbora ezin da hutsetik hasi
Artea eta elektrizitatea proiektuko esperientziatik abiatu
garelako.
Rodríguez Fundazioaren jarduteko moduaren laguntzaz,
Artelekuko oinarrizko euskarria daukagu eta horrek hasiera
batean jadanik burututako lan bat izatea dakar berekin,
Artea eta elektrizitatea proiektuaren antzeko "aktibo"
bat izateaz gain, oraindik ere bere funtzionamendua mantentzen
duena.
"Muga ezagunak" (edo bizi
izandako mugak ) irudikatzen dituen zirkulu horren barruan,
produkzio baliabideak, bermeko eta energiako gailuak ere
sartu nahi ditugu.
Baliabide horiek interpretazioa osatzen duten zirkuluak
dira, erakunde laguntzaileen ekarpenak (Eusko Jaurlaritza,
Asiako Etxea, eta abar), eta proiektua Rodríguez
mekanismoaren bidez martxan jartzeko gaitasuna izan behar
dute, proiektua posible egiteko babesten duten zirkuitu
bat, alegia.
Osagai horiek (kolore bana dutelarik) abiadura handiaz
biratzen dira eta sistema mugituko duen argi zuria sortzen
dute. |
|