Hasiera Tester
TESTER
TESTER · HASIERA
TESTER FAQS
ZER DA TESTER?
TESTER ESKEMA
Atala 1
Atala 2
Atala 3
Atala 4
BEGI-ESKEMA
 
TESTER · ESKEMA · ATALA 2
"Test" moduko lan batean oinarritzen da lehenengo fasea. (2002-2003).
Lan egitura baten ikerketa eta sendotze fase hori (hortaz, gutxiago ikusten dena) da azken finean proiektuaren bihotza eta "nodos tester"?sistema bat martxan jartzeko xedea dauka (zirkulu gorriak).

"Nodos tester" izena ematen diogu behatzaile, komisario eta lankideen batzarrari. Helburua ikuspegi elektriko eta sortzailea aztertzea da, "Artea eta elektrizitatea" proiektuaren "ildoko" jardueren bila, hau da:
"Lankidetzarako proposamen elektrikoak, deszentralizatuak, arreta produkzioan eta zabalkuntzan jar dezatela, "do it yourself", "home tech" eta "urrutiko lana" bezala, proiektuei, taldeei, artistei, kolektiboei, helbideei edo lekuei dagokienez…"
(lan txosten bat egin dugu horretarako, proiektuaren xedeak eta asmoak argi eta garbi adieraz ditzan).

Sistemari garapen bide berriak eta transmisio linea berriak ekartzea da "nodos tester" horien betekizuna.
("Nodo" horiek osatzen duten zirkulua autonomoki bira daiteke "nodo" bat beste "nodo" batek proposatutako adarkaduran ondo sartu artean, elkarrizketa berriak posible egiten direlarik…)

"Nodo" horien "batzordeak" sistema beraren garapena posible egitearen alde egiten du eta inplikazio zuzenaz dihardu Rodríguez zirkuituan.

"Nodos-tester"

Lankideak dira, eta "komisarioak" izena ematea saihestuko dugu hemendik aurrera.
Nodoetan oinarritzen da sare horren egitura, erreferentzia delarik sareak izan ditzakeen garapenetarako.
Tester lanak aldez aurretiko behaketa lana eskatzen du eginkizunean bakoitzak daukan lekua jakiten laguntzeko.
Jarduera sorkuntzari lotuta dago, ez du besteen lanean bere "tesirako" argumenturik bilatzen, artistekin lan egitea eragiten du, ordea, ikerketaren bidez.
Lana proposatzen du, ez du jadanik burututako lanik hartzen…
Nodoak biltzeak proiektuaren euskarri teknikoa nolabait bermatzea dakar berekin. Bere lanak sistema horretan daukan betekizuna berriz interpretatzeari ekiten dio, baita proiektuarekin batera doan argitaratze ideiari ere. Bere ekarpena osagai garrantzitsua izango da sistemaren egitura kontzeptualari eta proiektuaren emaitzari dagokionez.
Nodoak artisten arteko eta artistak eta beste nodo batzuen arteko harremanak martxan jartzearen alde egin behar du.
Bere jarduera beste nodo batzuen bitartez "kolegiatzen" da eta proiektu bera aldatu ahal izatea posible egiten du, sistema beraren aldatzeko eta forma ugari izateko gaitasuna erreal bihurtzen duelarik…
Hortaz, nodos?tester?en bileraren eginkizunik garrantzitsuena sistema baliagarri bihurtzea da, behin?betiko konfiguratzea tenporalizazio hori, haren xedeak eta xede horiei aurre egiteko lortzeko modua.


[Arteleku] [Rodriguez Fundazioa] [Eusko Jaularitza] [American Foundation Center] [Casa Asia]