Hasiera Tester
TESTER
TESTER · HASIERA
ZER DA TESTER?
TESTER FAQS
TESTER ESKEMA
Atala 1
Atala 2
Atala 3
Atala 4
BEGI-ESKEMA
 
TESTER · ZER DA TESTER?
Rodríguez Fundazioaren proiektu bat

"Arte eta Elektrizitatea" izan zen esperientziaren ondoren, Rodríguez Fundazioa proiektu horren ekoizpen eta hedapen prozesuari heltzeko orduan funtzionamendu ona izan zuten oinarrietako batzuk garatzen ari da, eta sistema bat jarri du abian, haren aukerak sormenaren esparru berrietara hedatzen lagunduko duena.

Tester izendatzen dugun sistema "jarduera elektrikoa" hautematera bideratuta dago, hau da, orain arte izan dugun funtzionatzeko frekuentziarekin sintonizatzen duten lan formulak hautematera, dauden lekuan daudela. Hortaz, nolabait ere, hautemate sistema da.
Proiekzioaren beharra daukan lehenengo asmo hori -"errizoma" motako erreferentzia grafikoan oinarritu gara horretarako-, "periferia" ideiari buruz hausnartzen ari da orain, "periferia" egungo kulturaren eta sorkuntzaren, eta, bereziki, multimedia arte praktikaren "ilundutako gune" moduan ulertzen dugularik.

Iluntasuna, hainbat proiekturentzat, ikusgarritasunaren ukazioa den aldetik -haien planteamenduetatik, "sare proiektu bakarrari" dagokionez, urruntze kritikoa gauzatzen duten, edo, haien jatorria dela-eta, nagusiturik dagoen ingurune geopolitikotik kanpo kokaturik dauden proiektuentzat-, guretzat, abian jarri dugun mekanismoaren objektu garrantzitsuena bihurtu da.

"Tester" proiektuak, era berean, lankidetza eskaintzen duten eta deszentralizatuak diren proposamenak hartu ditu berriro; proiektu ezberdin eta urrunen artean, ekimen, talde, artista, kolektibo, helbide edo tokien artean, besteak beste, "do it yourself", "home tech" eta "urrutiko lan" ezaugarriak azpimarratzen dituzten proposamenak dira.
Sistema hori abiarazteko, lan segida osatu nahi dugu, proiektua era naturalean garatuz joango diren hainbat fasetan oinarrituta dagoena. Horrela, "Tester" proiektuari euskarri teorikoa emango dion lan egonkorraren egitura finkatzen saiatuko gara, eta euskarri teoriko horrek guri egokia den garapena eskainiko digu.

Era horretan, artekaritza prozesuak birplanteatzeko modua biltzen ari gara, sorkuntza proposamenak jasotzea baldintzatzen duten alderdiak aztertzen ahaleginduz, eta baldintza horiek artearen praktikan ikergai gisa nola eratzen diren aztertuz.
Aztertze lan handia martxan jarri behar dugu, hasierako lan taldearen bitartez; horretan, gure lehenengo eta berehalako helburu gisa, "errizoma" moduko eskema hedatuko da "geurea den sare" bat eratu arte. "Adabegiak" (kolaboratzaileak) bilatuko ditugu, garapen bide berriak ekarriko dituztenak, sare horretarako adar berriak eta transmisio linea berriak sortuko dituztenak.

Eta egiturak lan hori sostengatzea eta arte ekoizpenaren lurraldera hedatzea ahalbidetzen duenean, orduan soilik, sistemaren garapenaren ondorioa izango den bigarren faseari ekingo diogu; eta bertan, sortutako jarduerak hedapen estrategiak eta mekanismo berriak eratuko ditu, beren aldetik elkarren segidako erreakzioak, adar ugariko egitura berriak, materialak diren eta inmaterialak diren emaitzak, lehen ez zeuden tokietan sorkuntza aukera berriak, eta lehen ezinezkoak ziren pentsa ezineko giza harremanak eragingo

[Arteleku] [Rodriguez Fundazioa] [Eusko Jaularitza] [American Foundation Center] [Casa Asia]