|
|
|
|
TESTER izena bere aurrekaririk hurbilenekoenak Artea eta Elektrizitatea www.arteyelectricidad.net proiektuan izan ditzakeen proiektu bati eman diogu.
Proiektu kolektibo eta deszentralizatu bat da, hainbat lankide dituena bakoitza bere inplikazio mailaz, eta funtsean "Nork", "Nola" edo "Zergatik" galderen bidez azaltzen dena, hain zuzen honela:
TESTER proiektua Rodríguez Fundazioaren proposamen bat da -www.fundacionrdz.com–, eta Donostiako Arteleku - www.arteleku.net - arte zentroaren sostengu eta produkzioa du. Zentro hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendean dago. 2002an hasi zen planteatzen, Eusko Jaurlaritzaren babesaz (eta 2003an Asiako Etxearen laguntzaz). 2005ean amaituko da.
TESTER arte proposamen gaur-gaurkoen produkzio eta zabalkundera bideratuta dago. Batez ere teknologiaren aukera berriekin lotutakoei dagokienez. Teknologia produkziorako lanabes gisa erabiltzen da, partaideen arteko komunikaziorako tresnatzat, proiektuaren zabalkundea egiten ari direnean zein zabalkunde horretarako baliabide modura. TESTER-ek sorkuntzaren (nazioarteko) eremu lokaletan jarri nahi du arreta, nazioarteko zirkuituetan presentziarik edo ikusgarritasunik ez dutenetan alegia, edota ikusizko arteen panorama hegemonikoa dela-eta ezezagunak direnetan.
Izan ere, gogoratu beharrekoa da TESTER sortze jarduera atzemateko sistema bat dela, prozesuan den proiektu gisa, sare gisa eta produkzio egitura gisa planteatua.
TESTER-en ez dago gai bakar bat.
TESTER proiektuak, azterketarako gai gisa, “eremu ilunduetan” jartzen du begirada; eta horrelakotzat hartzen ditu, inolaz ere, bere planteamenduetatik sare proiektu bakarrarekiko halako urruntze kritiko bat mantentzen duten proiektuak, edota bere jatorria dela-eta nagusi den esparru geopolitikotik kanpo kokatzen direnak, ikusgarritasuna ukatu dietenean. Hauxe izan liteke proiektuaren argudioaren iturri nagusia.
Beraz, gure arreta halako periferia ideia batean biltzen dugu, ordena global berriaren emaitza den gizarte eta kultur periferian, baina periferia berriak atzeman nahi ditugu halaber, gugandik oso hurbil baitaude, eta aniztu eta ugaldu egiten dira, sistemaren eta egitate teknologikoaren beraren nagusitasunaren ondorioz.
“Arte praktiken eginkizunaren muinak ez digu erakusten bere eginkizun nagusia historiak kontatzea denik, baizik eta historia egin ahal izango den dispositiboak sortzea”.
Guk TESTER abian jartzeko unean eginiko ahaleginak produkzioa egiten den modu eta baldintzak jaso nahi ditu bereziki, alternatibak bilatuz eta harreman eta bitartekaritza eredu berriak proposatuz, beti bat etorriz testuinguru-egoera berriekin, euskarri berriekin eta subjektibotasuna produzitzeko sistema berriekin.
(Zertzelada hau berau ere, nolabait, “gai” bat da TESTER-en).
Osterantzean, Euskal Herriko artearen testuinguruan dugun eskarmentuak, eta bitartekaritza mekanismoen egungo zertzeladen analisiak, gure artistarik gazteenak beste lan-dinamika batzuekin, beste artista batzuekin eta beste sare batzuekin harremanetan jartzen ahalegintzera eraman gaituzte. Erabaki hau artista horien lanak nazioarteko testuinguruetan txertatu beharraren emaitza da; izan ere, txertatze hori gaur egun diren kultur politika instituzionalek oraindik ere egiteko daukaten gauza bat da.
Rodríguez Fundazioak Gasteiztik egiten du lan, Euskal Herritik alegia, eta Donostiako (Euskal Herria) ARTELEKUren laguntza eta sostengua du.
TESTER-en adabegiek Lima (Peru), Johannesburg (Hego Afrika), Viena (Austria), Ljubljana (Eslovenia), Berlin (Alemania) eta Euskaditik egiten dute lan. Hauek, bere aldetik, mundu osoko beste partaide batzuk gonbidatzen dituzte, hala nola: Argentina, Brasil, Txina, Japon, Alemania, Israel, Euskadi, Bosnia, Austria eta Estatu Batuetakoak, besteak beste.
Horrela, TESTER partaide guztien arteko komunikazio fluxu etengabean datza, inolako egoitza fisikorik ez duen arren. Hala eta guztiz ere, proiektuaren erreferentzia fisikoa ARTELEKUn dago.
Dena den, proiektu deszentralizatua denez, partaideetako askok ez dute elkar ezagutzen, edo ez dira sekula batera izan espazio jakin batean.
Proiektuak, etengabeko prozesuan delarik, ohiko komisariatu arauei men egiten ez dion laneko egitura bat finkatu nahi du.
Rodríguez Fundazioa hainbat pertsonarekin (adabegirekin) jartzen da harremanetan eta hauek, bere aldetik, sorkuntzaren beste eremu lokal batzuekin jartzen gaituzte harremanetan. Hauek ez dute presentzia nabarmenik multimediako sorkuntzaren zirkuitu artistikoetan, bai kokapen geografikoa dela eta, bai bere izaera dibergentea dela eta.
Horrela, laguntzaile talde batek –adabegi esango diegu- modu kolegiatuan egiten du lan, abiatzeko uneko alderdi teorikoak eta kontzeptualak zehaztu ostean autore, artista, kolektibo edo proiektu sorta bat proposatzeko; hauen lanaz osatuko da azken produktua.
TESTER-ek, beraz, prozesu izaera du, eta bere proiektu gisako ibilbidean eginez doa, zorrotz-zorrotz betetzen ari den eta proiektuaren denborak markatzen dituen tenporalizazio batean oinarrituta.
Adabegiak proiektuaren gune nagusia eratzen duten 6 pertsonak dira. TESTER proiektuan lan egiten duten adabegi hauek honakoak dira:
Marina Grzinic (Ljubljana, Eslovenia), José Carlos Mariategui (Lima, Perú), Hito Steyerl (Berlin, Alemania), Marcus Neustetter (Johannesburg, Hego Afrika) eta Oliver Ressler (Viena, Austria).
Hauen guztien biografia jasoa dugu hurrengo lerroetan, baina web orrian ere kontsulta daiteke.
Rodríguez Fundazioak, 2003an, bi adabegi gonbidatu zituen, hasierako talde bat egiteko: Marina Grzinic eta José Carlos Mariategui ziren. Hauek, hurrena, beste adabegiak gonbidatu zituzten, hasierako taldea osatzeko, hain zuzen: Marcus Neustetter, Hito Steyerl eta Oliver Ressler.
Geroago, behin betiko adabegiek bakoitzak bere eremu geografiko / ideologikoko hainbat autore gonbidatu zituen, proiektuan parte har zezaten. Laguntzaile horien lehenbiziko lanak “Trabajo de nodos. Adabegiak lanean. Nodes at work” liburuan jasota daude. Hau 2004ko ekainean argitaratu zen.
Pertsona hauen eginkizuna sistemari behar duen euskarri teoriko eta kontzeptuala ematea da, eta proiektuari transmisiorako ildo berriak eskaintzea. “Batzorde” honek TESTER-en garapena posible izan dadin egiten du lan, “sarea sortuz”.
Laguntzaile edo adabegi talde honek modu kolegiatuan egiten du lan, abiatzeko uneko alderdi teorikoak zehaztu ostean autore, artista, kolektibo edo proiektu sorta bat proposatzeko; hauen lanaz osatuko da azken produktua.
Adabegietako bakoitzak artearen zirkuitu nagusian ikusgarritasunik ez duen eta sare alternatiboetan konexioa bilatzen ari den testuinguru lokal zehatz bat aurkeztu du. Horien guztien bat egiteak sorkuntzaren panorama berri bat eskaintzen digu.
Azkeneko fasean, adabegien bidez, proiektu berri zenbait lotu zaio TESTER-i; hauek 2005eko udan aterako den DVD bikoitzean bilduko dira.
Pertsona talde batengana jo dugu proiektuaren gune nagusitzat, aukeraketa-lanaren beste modu batzuk ikertzeko, komisariatu formula ohikoek planteatzen dituztenak baino harreman horizontalagoak, kolektiboagoak eta prozesu-bidezkoagoak bilatuz.
Solas etengabea da lehenbiziko emaitza, eta solasaren eta eztabaidaren aniztea, berriz, proiektutik beretik haratago ere eskura izaten segituko dugun aktibo bat da.
TESTER-en hur-hurreko erreferentzia den Artea eta Elektrizitatea - www.arteyelectricidad.net - proiektuan, azkenean finkatu zen harremanen mapak estatu mailako eskala izan zuen. Esperientzia hari lotutako autore eta proiektu guztiek bere jatorrizko tokietatik egiten zuten lan, espainiar estatuko hainbat hiritan alegia.
TESTER-en, adabegi multzo batetik abiaturik aurrerapauso bat egiteaz gain, harremanetarako nazioarteko eremu baten eskalarekin ere esperimentatzen ari gara.
Harreman horiek definitzeko ideia nagusia ‘periferia’ da..
TESTER proiektuak “eremu ilunduetan” jartzen du begirada, horrelakotzat hartuz inolaz ere bere planteamenduetatik sare proiektu bakarrarekiko halako urruntze kritiko bat mantentzen duten proiektuak, edota bere jatorria dela eta nagusi den esparru geopolitikotik kanpo kokatzen direnak, ikusgarritasuna ukatu dietenean.
Beraz, gure arreta halako periferia ideia batean biltzen dugu, ordena global berriaren emaitza den gizarte eta kultur periferian, baina periferia berriak atzeman nahi ditugu halaber, gugandik oso hurbil baitaude, eta aniztu eta ugaldu egiten dira, sistemaren eta egitate teknologikoaren beraren nagusitasunaren ondorioz.
TESTER-en asmoa egitura bat sortzea da, sare bat eratzea; hori dela eta bere eskema, funtsean, dinamikoa da, eta etengabe ari da aldatzen. “Historia” hau guztia web orrian ere ikus daiteke: www.e-tester.net, proiektuaren muina.
- Kontaktuak, eta adabegiak aukeratzea.
- Laneko egitura finkatzea (2003ko jardunaldiak Donostian. Koldo Mitxelena Kulturunea)
- “TESTER, ADABEGIAK LANEAN” liburuaren argitalpena eta jendaurreko aurkezpena.
- 2 DVDz osatu “TESTER” packaren edizioa (2005ean).
- Liburua eta DVDa banatzea. Jendaurreko aurkezpenak.
- Web orrialde batek proiektuaren katalizatzaile lana egiten du, eta laneko hainbat material produzitzen eta jasotzen ditu.
- Adabegien arteko posta-zerrenda bat da, 2002az geroztik, laguntzaileen arteko komunikaziorako modua.
- Orain artean, hainbat jarduera burutu ditugu, eta harreman hauen garapenak argitalpen bat ekarri du, liburu bat alegia; hauxe da produzitutako obren lehenbiziko euskarri grafikoa, eta bertan laguntzaileen saiakerak, proiektuak eta interbentzio grafikoak jaso dira.
- Azkenean, TESTER-ek hainbat produktu edo lan sortaraziko ditu, eta hauek DVD (bideoa eta roma) bikoitz batean jasoko dira; argitalpen batekin batera, hauxe izango da proiektuaren azken emaitza.
- Rodríguez Fundazioaren aurreko “Artea eta Elektrizitatea” proiektuan bezala, hainbat formatutan egingo diren aurkezpenak, bideo-musikako saioak, soinuzko performanceak, jendaurreko interbentzioak eta abar beste era bat izan daitezke proiektu hau aurkezteko.
Edonola ere, jarduera batek ez ditu besteak baztertzen, eta denak izan daitezke bateragarriak.
TESTER, azken produktua alde batera utzirik, multimedia sorkuntzarako esperientzia bat izango da, bere zentzurik zabalenean harturik.
Lan edo proiektu esaten dugu, laguntzaileen ekarpenak izaera desberdinekoak direlako. Izan ere, badira amaitutako piezak, eta prozesuan diren proiektuak.
Bideoak aurkituko ditugu, sarerako piezak, testu teorikoak, interbentzio grafikoak, argazkia. Horietako batzuk webean eskura dagoen informazioaz osatzen dira, beste batzuek TESTER-en bilatu dute behar duten lehenbiziko sostengua epe luzerako garapen bati begira, zenbaitek TESTER-en bilatu du zabalkunderako tresna...
TESTER ekimen plataforma bat da, katalogatutako produktuen edukiontzi bat baino gehiago.
Harreman sare berri bat itxuratzea, bere proposamenei zabalkunde estrategikoa ematea (betiere sortzaile gisa egiten duten lanari duintasunezko tratua emanez), posible eginez autore bakoitzak berak izan dezan kontrola, egokien irizten dien autoretza edo “copyleft” formulen bidez hain zuzen.
"Tester book; trabajo de nodos, adabegiak lanean, nodes at work"
Argitalpena hiru zatitan banatuta dago, eta modu grafikoan uzten du agerian, aurkibidean, TESTER sarearen zabala, sare honi eusten dioten adabegien lanarekin batera.
Adabegi edo koordinatzaile hauetako bakoitzak, bere testua jartzeaz gain (1. atala), hainbat laguntzaile gonbidatu ditu, eta hauen ekarpen teorikoek 2. atala osatu dute. 3. atalak, berriz, TESTER-en hurrengo fasean produzituko diren artisten proiektuen aurrerapen bat egiten du.
Liburua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuta dago, eta bertan saiakera bilduma bat dago -orain arte antzekorik ikusi gabea zen euskal argitalpenen panorama- kultura digitalari eta artearentzako eta kultura garaikidearentzako euskarri berriei buruz, egitate artistikoaren kontzepzio politiko batetik abiatuta.
Argitalpena “Copyleft” formularen pean editatu da. Honek jakintzaren zirkulazio askea eta ondasun inmaterialen baliatze kolektiboa sustatzen du. Izan ere, kontzeptu honek aurka egiten die “Copyright”-aren mugei eta jabetza intelektualari buruz indarrean dauden irakurketa merkantilistei.
Jendaurreko aurkezpena 2004ko ekainaren 10ean izan zen, ARTELEKUn, Donostian. Geroago, eta orain artean, EMOCAO (Sao Paulo, Brasil), ISEA 2004. (Stockholm-Tallin-Helsinki), Ars Electronica, (Linz, Austria), Salamanca eta Bilbon aurkeztu da, besteak beste.
2006ko hasieran osatu da TESTER prozesua proiektu gisa, bere ibilbide osoan zehar produzitutako material guztia bilduko duen DVD bikoitz batean itxuratuz guztia.
Une horretatik aurrera, proiektuaren bizitza, egitura gisa, malgua eta zehaztu gabea izango da. Alde batetik, sortutako materialen banaketak jarraituko du. Bestetik, adabegi multzotik abiaturik ehundutako harreman mapak errizoma moduko bilakaera izango du, eta plataformaren adar batzuk agortuko badira ere, beste batzuk eraldatu egingo dira, eta oro har, bilakaeran izango dira oraindik ez dakigun moduan.
|
|