20:00 | Koldo Mitxelena
Kulturunea, Areto Nagusia
Marina Grzinic
Birpolitizazioa eta Gizakundea
Bizi garen garaiotan, artelanak egitea ezezik, geure bizi-baldintzak
aztertzea eta gure bizitzak nola ari diren garatzen jakitea
ere garrantzizkoa da. Gure bizitzen birpolitizazioa ez
datza existentzia gorriari kosta ahala kosta atxikitzean.
Izan ere, mundu garaikidea zorrotz aztertuz gero, laster
ikusiko dugu arte erradikalak —nolabait esateko—
jadanik ez duela borroka egiten izadiaren aurka; aitzitik,
borroka egin behar du etekinetako barbaroen aurka eta
kapitalismo globalizatzaileak ezarritako xenofobiaren
aurka. Puntu honetaz ahalik eta zehatzena izan nahi nuke.
Egia esatera, beharturik nago neure burua munduko herritar
gisa ikustera. Eta ildo horretatik jarraituz, badago lelo
honekin espresatu ohi den bizitza-kontzepzio bat: “Ardura
zaitez zeure kontuez eta ez sartu musturra besteen kontuetan”.
Kontzepzio horri jarraituz gero, baina, onartu egin beharrean
egongo gara inor gutxik daukala munduko herritarra izateko
eskubidea. Banaka batzuei baino ez dagokie halako pribilegioa
izatea; gainerako herritarrek ez baitaukate ez eta euren
beraien hiriko herritarrak izateko eskubidea, baldin-eta
etxerik ez badute, hil-hurren dauden gaixoak badira edota
errefuxiatuak eta etorkinak badira. Aurkezpenarekin
batera, Davide Grassi-, Tanja Ostojic, Marina Grzinic
eta Aina Smid-en bideo-lanen proiekzioak dituzue ikusgai.
Marina Grzinic (Ljubljana)
Marina Grzinic (margrz@zrc-sazu.si) Dk.ak Ljubljana-n
egiten du lan, ZRC SAZU-ko Filosofia Institutuko ikertzailea
baita (Eslovenia-ko Zientzia eta Artearen Akademiako
Zientzia- eta Ikerketa-Zentroan).
Vienako Arte Ederren Akademiako Irakaslea da. Grzini
freelance modura ere aritzen da lanean; izan ere, komunikabideei
buruzko teorialaria, arte-kritikaria eta zuzendaria
da eta. 1982. urteaz geroztik buru-belarri sartuta dago
arte-bideogintzaren ekoizpenean. Aina Smid-ekin batera,
40 bideofilm, CD-Rom eta hainbat webgune ekoiztera iritsi
da. Grzinic-ek 8 liburu argitaratu ditu. 1997-98 ikasturte
akademikoan, Aurrerapen Zientifikorako Elkarte Japoniarrak
ematen duen Doktoratu-Ondoko Ikerkuntza-Beka eskuratu
zuen Tokion. Grzinic-ek New York-eko “Apex Art
Residency Program” delakoan ere hartu zuen parte,
2001. urtean.
|