19:00 | Koldo Mitxelena
Kulturunea, Areto Nagusia
OLIVER RESSLER
Artelekun Oliver Ressler-rek erabiliko duen formula halako
nahastura bat izango da: bideo-zatiak, diapositibak, iruzkinak...
Haren sormena ezagutzeko ibilbide ezin hobea.
“Disobbedienti” izeneko bideoak Disobbedienti-ren
jatorriak, euren oinarri politikoak eta zuzeneko ekintza-motak
hartzen ditu aztergai; horretarako, mugimendu horretako
zazpi kiderekin izandako elkarrizketetan oinarritu da.
Disobbedienti-ak “Tute Bianche” izeneko
mugimendutik sortu ziren, Genoa-n G8-koen gailurraren
aurkako kale-erakustaldietan. “Tute Bianche”
izenekoak zuriz jantzitako italiar aktibistak ziren;
euren gorputzak protesta-ekintzetan eta kale-erakustaldietan
erabiltzen zituzten desobedientzia zibilerako arma gisa
—kautxuzko aparrak, hagunak, kaskoak, gas-maskarak
eta ezkutu babesgarriak, denak eurek beraiek eginak,
zerabiltzatelarik.
Genoa-ko G8-koen gailurrean Tute Bianche delakoek jantzi
zuria (izena eman ziena) kentzea erabaki zuten, eta
horren ordez, globalizazioaren aurkako 300.000 partehartzaileekin
nahastu ziren aurrerantzean. Tute Bianchi izatetik Disobbedienti-iak
izatera igaro ziren, eta horren ondorioz, bilakaera
berria gertatu zen, “desobedientzia zibiletik”
“desobedientzia sozialera” igaro baitziren.
OLIVER RESSLER
Oliver Ressler 1970ean jaio zen; Vienan bizi eta lan
egiten du. Oliver Ressler-ren lanak hainbat gai sozio-politikori
engaiaturiko proiektuak dira. 1994. urteaz geroztik
erakusketak, proiektu bereziak eta bideoak egiten ibili
da, jorratu dituen gaiak honako hauek direlarik: arrazakeria,
ekonomiaren globalizazioa, garapen eramangarria, injinerutza
genetikoa eta erresistentzia-motak. Egin berri dituen
erakusketa eta proiektuen artetik nabarmentzekoak dira
“Alternative Economics”, Galerija Skuc,
Ljubljana (SI); Kunstraum Lüneburg (G), “European
Corrections Corporation” (M. Kreen-ekin batera),
eta Graz & Wels-en egindako espazio publikoa (A);
“This is what democracy looks like!”, Plattform,
Berlin (G). Ressler-rek taldekako hainbat erakustalditan,
bideo-jaialditan eta aurkezpen ugaritan hartu du parte
Europan eta Amerikan.
www.ressler.at
|