|
|
RODRIGUEZ FUNDAZIOA
| AZAROA 5 |
|
|
|
19:00 | Koldo Mitxelena
Kulturunea, Areto Nagusia
RODRIGUEZ FUNDAZIOA
TESTER
Rodriguez Fundazioak “TESTER” proposamena
aurkezten du.
Ekimen sortzaileak detektatzeko sistema da. Work in progress
gisa pentsatua dago, sare eta arte proposamen garaikideak
ekoizteko metodo bezala.
Gaur egun, proiektu batzuek sare bakarraren ideiarekiko
distantzia kritikoa hartzen dute edo duten jatorriagatik
marko geopolitiko nagusitik kanpo kokatzen dira. Horrexegatik,
hain zuzen, “itzalean” geratzen dira. “Itzal”
horretara, ikusgaitasunaren ezeztapenera, zuzentzen du
begirada TESTER proiektuak. Egitasmo kolaboratzaile eta
deszentralizatuak berreskuratzen ditu; “Do it yourself”,
“home tech” eta proiektu, ekimen, talde, artista,
kolektibo, helbide edo leku urrunen eta ezberdinen arteko
“urrutiko lana” bezalako ezaugarrietan oinarritzen
direnak.
RODRIGUEZ FUNDAZIOA
Rodriguez Fundazioak 1994tik egiten du lan koletibo gisa.
SEAC taldeko partaide ere izan zen 1999an desagertu zen
arte-
Ordutik hona, askotariko egitasmoak koordinatu eta antolatu
ditu, kultura garaikidearekin eta komukabide edota euskarri
berriekin loturikoak. Ekimen horiek zeregin artistikoaren
hedapen gisa ulertuta beti. Rodirguez Fundazioak ikus-entzunezkoen
alorrean, multimedia-euskarrien eremuan era beste edozein
sormen proposamen garatzen egiten du lan; baina aldi berean,
zeregin artistikoa komisariatu, ekoiztu, zabaldu eta hedatzeko
modu berriak proposatzeko hausnarketa teorikoa egiten
ere saiatzen da.
|
|