PROIEKTUAK
TESTER LIBURUA
TESTER MEETING
MEETING LABURPENAK
Rodriguez Fundazioa
Marina Griznic
Oliver Ressler
Hito Steyerl
José Carlos Mariategui
Marcus Neustetter
TESTER MEETING · INTRO
AZAROA 5
19:00 >> Rodriguez Fundazioa
20:00 >> Marina Griznic
AZAROA 6
19:00 >> Oliver Ressler
20:00 >> Hito Steyerl
AZAROA 7
19:00 >> José Carlos Mariategui
20:00 >> Marcus Neustetter
Marcus Neustetter (Johannesburg) | AZAROA 7


20:00 | Koldo Mitxelena Kulturunea, Areto Nagusia
Marcus Neustetter
Esploraziorako Kultur Sistemak


Kultur surbibalismo-mailako estrategietatik harantzago sortuak diren tokian tokiko ekimenei zuzendurik doakie honako aurkezpen hau, Hego Afrika murgildurik aurkitzen deneko garapen berriaren birzehaztapenari jarraiki. Testuinguruaren sarrera laburra, lan egiteko sare formal eta ez-formalak, jarduneko sistemak eta gure garaietako kultur jardunbideen identitatea dira ikus-erreferentzia batzuen bidez begi aurrean jarriko zaizkigunak, bertako pasadizo eta adibide ugarirekin batera. Eskuartean dugun gaia osatzeko, Marcus Neustetter-rek “The Trinity Session” eta bere lan-metodologiak aurkezten dizkigu; horrez gain, “SANMAN” (Hego Afrikako Komunikabide Arte Berrien Sarea) ere aurkezten digu, teknologia berrien erabilera kreatiboak hortxe oinarritu eta tokiko kontestuaren barruan horren jarraitzaile eta ikusleen kopurua sustatzen baititu. Hautapenerako sormen prozesuak, sareak eta arte-lanak labur azpimarratuak dira, Hego Afrikan garatzeko bidean diren zenbait iustaposizio eta hurbileko alternatiba ilustratzeko, bai SADC izeneko esparruan bai foro global delakoaren barruan.

Marcus Neustetter (Johannesburg)

Hego Afrikako kontuez ongi jantzirik, eta artearen eta teknologiaren arteko harremanei buruzko jakinminak akuilaturik, Marcus Neustetter-ek hainbat ikerketari ekin zion tokiko artearen, negozioen eta teknologiaren arteko harremanak hobeto ulertu-beharrez. Artista den aldetik, maila handiko eta maila baxuko teknologien arteko harremana ikertu du; kultur bultzatzailea den aldetik, ordea, SANMAN (Hego Afrikako Komunikaziorako Arte Berrien Sarea) sortu zuen 2000. urtean, eta arte-komunikazio berriak garatu eta koordinatzeko zuzendaria zelarik lan asko egin zituen Hego-Afrikan. Hezkuntza-aholkulari gisa ere ibilia da hainbat erakundetarako, arte-argitalpen digitalak bere aberrian eta nazioartean bultzatuz. Horrez gain, hainbat kultur plataformaren bultzailea ere izan da, “LEA” izeneko erakundean edota UNESCO-ko arte digitalen liburutegi birtualean, besteak beste. 2001. urteaz geroztik, “The Trinity Session” delako ekimenaren alboko zuzendaria izanik, Kathryn Smith-ekin eta Stephen Hobbs-ekin batera, hainbat kultur ikerketa eta azterketa bultzatu ditu, eta proiektu-sare zabal baten bitartez sustatu eta sendotu dituen arte alorreko estrategiak ugari-ugariak dira.


[Arteleku] [Rodriguez Fundazioa] [Eusko Jaularitza] [American Foundation Center] [Casa Asia]