TESTER
“Arte proposamenak gau, hemen eta han”, TESTER
proiektuaren lehenengo aurkezpen publikoak, “NODO”
bezala ezagunak diren elementuen lana eta euren sormen
ingurua hurbiltzen digu. Nodoak TESTERek oinarri duen
sarearen laguntzaile nagusiak dira.
Gaur arte, proiektuaren lehenengo fasea (2002-2003) “TEST”
zereginean oinarritu da, ikerkuntza eta lan egitura bat
ezartzeko fasea izan da. Ezkutuan egin den fase horrek
sistema euskarri teknikoz zein kontzeptualez hornitu du.
Bigarren fasean (2003-2004), Nodoek elkarlanean burututako
proiektuak ekoizteari ekingo diogu. Egitasmo horrek, sistema
beraren eragina delakoan, sarearen hedapena sustatzen
du.
Azkenik, Testerrek, proiektua zabaltzeko estrategia zehatzaren
bidez, sostengua eman ikustaraztea jotzen ditu helburu
nagusitzat.
Tester, ondorioz, “beste arte proposamenak”
detektatzeko sistema da, bere burua aurkezten duena “gaur,
hemen eta han...” (Donostia , Ljubljana, Viena ,
Johannesburg, Lima, Gasteiz, Berlin).
|