19:00 | Koldo Mitxelena
Kulturunea, Areto Nagusia
JOSE CARLOS MARIATEGUI (LIMA)
Sormen lokala / Artikulazio globala
Nola bil ditzakegu herrialde multzo baten prozesu sortzaileak
eskualde zehatz batean?
Egungo egitura sortzailea hiru artikulazio fasetan koka
dezakegu: 1) Maila globalean: periferizatze mugimendua,
hau da, zentroaren eta periferiaren arteko distantzia
areagotzen da. 2) Eskualde mailan: Latinoamerika kasu,
integratze mugimendua. Mugimendu honek ezaugarri anti-global
batzuk ditu. 3) Maila lokalean: indartzearen, elkarkidetzaren
eta independentziaren mugimendua. Ildo horretan, indartze
lokala da mugimendu garrantzitsuena egungo munduan,
kontzeptu globalen ezartze lokala baita. Estrategia
politiko, sozial eta mediatikoek sormen garaikidearen
barruko perspektibak ikustera behartzen gaituzte definizio
horiek erabiliz. Aurkezpen horien asmoa Latinoamerikan
hiru maila horietan ematen diren lanak ezagutzera ematea
da. Horrela, normalean haien artean isolatuak dauden
herriek (kontinente ezberdinetako taldeek, alegia) elkarrekin
lan egin ahal izateko erabiltzen dituzten estrategiak
hausnar ditzakegu. Nola bildu? Zertarako? Noraino da
garrantzitsua hizkuntza? Mass-mediek baino garrantzia
handiagoa al du? Horixe da, hain zuzen, publikoren aurrean
eztabaidatuko duguna.
JOSE CARLOS MARIATEGUI (LIMA)
Hedabideetako zientzialari eta teorialaria. Alta Tecnologia
Andina elkarteko lehendakaria. Gobernuz kanpoko erakundea
da, arte, zientzia eta teknologiako ikerketak egiten
dituena. CICVn, Frantzian, dago. Cayetano Heredia Unibertsitateko
Filosofia eta Pentsamendu Zientifikoari buruzko programako
kidea. Peruko hiriburuko Bideo/Arte/Elektronikako Nazioarteko
Jaialdiko koordinatzaile nagusia 1998tik aurrera. Errealitate
birtualari, elkarreraginari, konputazioari eta bizitza
artifizialari buruzko batzordeetako kidea. Arte Elektronikoetako
Sozietate arteko Kultur Ezberdintasuneko (ISEA) batzordekidea,
Japoniako Nagoyako Isea 2002ko International Programing
Comitee (IPC) batzordeko kidea eta 13. Bideobrasil (Sao
Paulo, 2001)lehiaketako epaimahai ofizialeko kidea.
Leonardo aldizkariak argitaratutako Leonardo Elektronic
Almanac-eko editorea eta MIT Press-ekoa (2002). Kulturako
Batzorde Nazionaleko kidea, Peruko Errepublikako lehendakariaren
ardurapean dagoen goi mailako batzordekoa, hain zuzen.
Hitzaldi asko eman ditu eta artikulu ugari idatzi Perun
bertan nahiz atzerrian.
|