20:00 | Koldo Mitxelena
Kulturunea, Areto Nagusia
Hito Steyerl
AZAROA
Aurkezpen honek “Azaroa“ izeneko proiektua
du ardatz. Proiektua gaztaroko lagun bati buruz ari
da; Andrea Wolf zuen izena nire lagun honek. Borroka-arteetako
film feminista batekin hasten da, bera eta bion artean
egin baikenuen. Andrea Wolf gerora estatuko etsaitzat
hartuko zuten. Orduan, mugimendu klandestinora igaro
zen eta PKK Kurdistango gerrilarekin egin zuen bat.
1998an hilda erori zen Kurdistan-en bertan, Turkiako
armadako hainbat kidek tirokatuta, antza, legez kontrako
exekuzio batean. Aurkezpen honetan batez ere nazioarteko
ezker mugimenduaren ametsei buruz zer gelditzen den
aztertzen da, terrorismoaren aurkako gerra global honen
erdian. Horrez gain, mundu-mailan hartutako zenbait
irudi esanguratsu ere jartzen dizkigu aurrean, esaterako,
herri-kulturan emakumearen erresistentziak jokatzen
duen rola, dagozkion inplikazio politikoak eta emakume
militantearen ikonoa edo irudia.
Hito Steyerl (BERLIN)
Proiektua gaztaroko lagun bati buruz ari da; Andrea
Wolf zuen izena nire lagun honek. Borroka-arteetako

|